Berrogeita hamar bat artistek sostengatu dute azaroaren 10ean Herrira mugimenduak Baionan eginen duen manifestazioa. Margolari, kantari, musikari, idazle, bertsolari zein argazkilari, hamarnaka artistek dute dei egiten presoen eskubideen aldeko hitzordura.
Besteak beste, Asisko Urmeneta, Patxi Lazkarai, Lorentxa Beirie, Kattalin Indaburu, Rikardo Pascual, Eneko Bidegain, Joelle Rodeau eta Odei Barroso daude deitzaileen artean. Egitura batzuek ere deitzen dute azaroaren 10eko manifestaziora, hala nola, Tokia antzerki taldeak eta Uztaro arte tailerrak.
Azaroaren 10eko protestari begira dagoen elkartasuna handituz doa egunez egun. Igandean, adibidez ehun bat lagunek Larrun mendi puntatik zabalduzieten elkartasuna euskal preso eta iheslariei.
Berrogeita hamar artistak sostengatu dute Herrira-ren manifestazioa
Margolari, kantari, idazle zein argazkilari, hainbat artistak manifestaziora joateko deia egin dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu