berrueta auzia

Berruetaren alargunak heriotza mehatxuak jasotzen jarraitzen duela jakinarazi du

2007ko urtarrilaren 5a
15:07
Entzun
Angel Berrueta zenaren alargun Mari Carmen Mañasek salatu duenez, pintadak agertu ziren urte zaharretan beren etxe inguruan: Familia Berrueta Mañas hormara, hiltzaileak, eta Iruñeko hilerria, apirilean Berrueta Mañas familia hemen egongo zarete esaldiak agertu ziren idatzita. Berrueta hil zutenetik heriotza mehatxuak jasotzen dituztela salatu dute beste behin ere, baina salaketa guztiak artxibatu egiten dituzte.

Mañasek adierazi duenez, pintaketak ikustean shock handia izan zuten. “Ez zaigu buruan sartzen zergatik min egiten diguten, eta ez diguten bizitzen uzten. Angelekin egin zenutena gutxi baderitzozue eta gutako batekin berriro errepikatu nahi baduzue, erraza duzue, bizkartzainik eta babestuko gaituen inor ez dugulako”.

Legea desberdin

Jokin Elarre abokatuak salatu duenez, legea desberdin ezartzen da epaitua nor denaren arabera. Gurasoak elkartearen arabera, justizia ezartzerako bi modu erabiltzen dituzte.

“Ausartzen gara esatera Joaquin Delgado Garcia, Jose Ramon Soriano Soriano, Jose Manuel Maza Martin, Miguel Colmenero, Juan Ramon Verdugo Gomez de la Torre jaun txit gorenak argi eta garbi lapurrak direla, herri epaimahaiaren borondatea lapurtu dutelako".

Elarrek salatu duenez 1995ean idatzitako Kode Penala ez da ezarri auzi honetan; “baizik eta etsaiaren kode penala egitenda”. Gurasoak elkartearen arabera Berrueta auziak balio izan du ikasteko eta ulertzeko, “behingoz, Espainiako Justiziarengandik ezin dela ezer espero”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.