Berruetaren omenezko mozioa ez da aurrera atera

Plaka bat jartzearen aldeko proposamenaren aurka bozkatu dute PPk eta UPNk, eta PSN abstenitu egin da

joxerra senar
Iruñea
2012ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Atzo, Iruñeko udalbatzak Angel Berruetaren omenezko mozio bat izan zuen aztergai. Mozio horretan bi puntu jasotzen ziren: lehenengoan, Berruetaren hilketa dela-eta «egia, aitortza eta ordaina» aldarrikatzen zuten, eta, bigarrengoan, hil zen tokian haren omenezko plaka bat jartzea proposatzen zuten. Mozio horren inguruan, UPNk eta PPk aurka bozkatu zuten; Ezkerrak, Bilduk eta NaBaik alde, eta PSN abstenitu egin zen. PSNko hiru zinegotzien botoa erabakigarria izan zen, mozioa onar ez zedin.

Angel Gogoan plataforma sortu berriak sustatu du mozioa. Plataformako kideek jakinarazi dutenez, aurreko egunetan PSNko, UPNko, Bilduko eta NaBaiko hautetsiekin bildu ziren. Azkeneko biek erabateko babesa azaldu zieten, UPNk esan zien aztertuko zuela proposamena, eta PSN plaka jartzearen aurka azaldu zen.

Atzo, PSNk mozioari beste puntu bat eranstea proposatu zuen, hirugarrena: bertan, hilketa gaitzestea proposatzen zen. Eztabaidan, Bildu, NaBai eta Ezkerrako zinegotziak ados agertu ziren zuzenketarekin, baina PSNri eskatu zioten mozioaren lehen bi puntuak ere babesteko. Bozketan, PSN abstenitu egin zen. Plataformako kideek hurrengo egunetan egingo dute balorazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.