Euskal herria

Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohiak hitzaldia emango du gaur Donostian

Ipar Irlandako bake prozesuaz ariko da, Gipuzkoako Aldundiak gonbidatuta.

2011ko apirilaren 13a
15:22
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur arratsaldeko 19:00etan Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohiak hitzaldia emango du Donostian. Gipuzkoako Aldundiak gonbidatu du, eta Ipar Irlandako bake prozesuaz hitz egingo du. Ordu eta erdiko hitzaldia izango da, eta Ostiral Santuko akordioaren oinarriak izango ditu mintzagai, besteak beste.

1997tik 2007ra izan zen Ahern Irlandako lehen ministro, eta Ostiral Santuko akordioaren ondoren egin zen bake prozesuaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen, Gerry Adams Sinn Feineko presidentearekin, Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroarekin eta Ipar Irlandako beste politikari batzuekin batera.

Irlandaren historia modernoan lehen ministro hiru aldiz jarraian hautatu duten bakarra izan da Ahern. Gainera, Irlanda Europako Batasuneko presidentetzan zegoela, Batasuna 27 herrialdeetara zabaltzeko prozesua zuzendu zuen Ahernek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.