Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohiarekin bildu da Urkullu lehendakaria

GASTEIZ. Ostiral Santuko Bake Hitzarmenaren 20. urteurrena dela-eta, Euskal Herrian dago Bertie Ahern, Irlandako orduko lehen ministroa, eta atzo Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin bildu zen, Ajuriaenean. Ahernek hitzaldi bat emango du gaur, Sabino Arana fundazioan. Pat Colganek ere hitz egingo du. Ipar Irlandako bakea eta adiskidetzea sustatzeko programaren Europako Batasuneko arduraduna da Colgan. Eusko Legebiltzarreko bizikidetza lantaldean izan zen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu