Irudia. Maule
«Beste bide bat» independentziarako

Gure Esku Dago-ren planteamenduarekin ados ez direnei independentziarako «beste bide bat» proposatzeko, Euskal Herriak Askatasuna plataformak martxa bat egin zuen atzo, Mauletik (Zuberoa) Gernikaraino (Bizkaia), eta Amaiur (Nafarroa), Tolosa (Gipuzkoa) eta Elgetatik (Gipuzkoa) pasatuta. Herri horietan guztietan Euskal Herriko historiarekin loturiko gertakariak gogoratu zituzten: Nafarroako Erresuma, 1936ko gerra, Txabi Etxebarrieta hildako lehen etakidea... Otsailean sortu zuten Euskal Herriak Askatasuna plataforma. Ez dute bat egiten erabakitzeko eskubidearen ideiarekin. Euskal Herria «okupatutako» nazioa dela diote, eta horren aurkako borroka ideologikoa landu behar dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu