Beste ortu bat landatu dute Tosun, "bizirik" dagoela erakusteko

Ertzaintza gaur berriro joan da okupatutako lur sailera. Manifestaziora deitu dute azaroaren 11rako.

Tosuko ekintzaileak, Ertzaintza gaur handik joan ondoren. ASIER ARRATE IRUSKIETA
Asier Arrate Iruskieta.
2017ko urriaren 23a
17:59
Entzun

Tosuko landan (Getxo, Bizkaia) aparkaleku bat egitearen kontra dauden ekintzaileek manifestatzera deitu dute gaur, inguru hori defendatzeko. Azaroaren 11n egingo dute manifestazioa, 12:30ean, Telletxetik abiaturik. Duela sei urte okupatu zuten lehen aldiz Tosuko landa, eta asteartean desegin zuten. Larunbatean beste manifestazio bat egin ondoren, amaieran okupatu egin zuten berriro lur saila, eta etxola zaharra zegoen tokian beste bat egin dute, eraitsitako hartatik berreskuratu dituzten materialekin. Beste ortu bat landatu dute Tosu "bizirik" dagoela adierazteko.

Atzo hasi ziren ortuko txabola atontzen, baina ertzinak ez diren atzo joan. Larunbatean berriro okupatu zutenetik bizilagun asko izan dituzte ondoan, gaur jakinarazi dutenez. Gaur goizean 07:30ean berriro joan da Ertzaintza Tosura; aurreko astean bezala, orturako sarrerak itxi ditu, eta inguratu egin du lur saila. Gero, baina, besterik gabe furgonetetan sartu eta joan egin dira ertzainak, 13:00etan, ekintzaileek txalo artean. 30 lagun inguru egon dira gaur ortuan Ertzaintzan han zen bitartean, eta eserita egon dira une oro.

Irailaren 10ean agindu zuen epaileak husteko Tosuko landa okupatua. Asteartean hondeamakinak sartu zituzten Ibarrekolandako metro geltokian egin nahi duten aparkalekua eraikiko duen enpresak. Lehengo txabola eraisteaz gain, ordea, ezer ez dute egin. Gaur ere han izan dira baina enpresako langileak, baina joan egin dira eta lanak geldirik daude. Ertzainek bizilagun bati esan diotenez, eraikuntza enpresa batzartuta dago nola jokatu erabakitzeko. Tosuko ekintzaileek adierazi dute gaurkoa "garaipen txiki bat" izan dela. Erakutsi dutela aparkalekua gera daitekeela, herriak babesten dituela, mugituz gero gauzak aldatzea lortu daitekeela eta aparkalekua auzoa urbanizatzeko lehen pausoa baino ez dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.