Hautskundeak martxoaren 9an

Bezares, Elorrieta, Legorburu eta Pueyo EAE-ANVren zerrendaburu Espainiako Kongresurako

Alderdi horrek martxoaren 9ko hauteskundeetan parte hartuko duela berretsi dute, "Konstituzioari, errepresioari, eta iruzur politikoari ezetz irmo esateko, eta baietz Euskal Herriaren erabakitzeko eskubideari eta independentziari".

2008ko urtarrilaren 19a
16:14
Entzun
Martxoaren 9ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako zerrendaburuak aurkeztu ditu EAE-ANVk: Kongresurako Aitor Bezares izango da Arabako zerrendaburua; Andoni Elorrieta Bizkaikoa; Miren Legorburu Gipuzkoakoa eta Marine Pueyo Nafarroakoa. Senaturako, berriz, Josu Zabala izango da Arabako hautagaitzaren buru, Idoia Aldamar Bizkaikoarena, Iñaki Zabala Gipuzkoako zerrendakoa eta Maite Ezkurra Nafarroakoa.

Beren kontra legez kanporatze auzia abiatu duten arren, hauteskunde horietan parte hartuko dutela berretsi du Marine Pueyo Nafarroako zerrendaburu eta Iruñeko Udaleko zinegotziak: "Konstituzioari, errepresioari, eta iruzur politikoari ezetz irmo esateko, eta baietz Euskal Herriaren erabakitzeko eskubideari eta independentziari". Beren asmoa ahalik eta boto gehien biltzea dela agertu du, eta udal eta diputazioetako hauteskundeetan 200.000 boz inguru bildu zituela oroitarazi.

"Kongresua eta Senatua gure planteamendu politikoa sozializatzeko tresnak ziango direla, iritzi publikoari gure independentzia proiektua ezagutaraztekoa", nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.