Errepideak

Bi emakumezko zauritu dira Bastidan eta Bergaran, bi istriputan

2008ko urtarrilaren 5a
18:49
Entzun 00:00:0000:00:00
Bi emakumezko gazte zauritu dira Bastidan (Araba) eta Bergaran (Gipuzkoa) gertatu direnbi errepide istriputan.

Eguerdiko ordubatak aldera gertatu da Bastidakoa, herritik igarotzen den A-124 errepidean. Argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Biasteri aldera zihoan auto bat bidetikatera da eta zuhaitz bat jo du. Ondorioz, 25 urteko neska gazte bat zauritu da, eta Mirandako (Burgos, Espainia) Santiago erietxera eraman dute.

Bergaran, berriz, ordubiak aldera gertatu da ezbeharra, Arteaga kalean. Han ere bidetikatera da auto bat, horma bat jo du, eta, ondoren, ibaira erori da. Gidaria, 23 urteko neska gazte bat, Arrasateko erietxera eraman dute zaurituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.