Emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizonezko atxilotu dituzte Igorren eta Gasteizen, emakumeak jo dituztelakoan

2008ko uztailaren 16a
18:22
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak 26 urteko gizonezko bat -PS.S.C.- atxilotu zuen atzo gauean Igorren (Bizkaia), emaztea jo zuela egotzita. Euren etxean gertatu zen ustezko erasoa, eta gizonezkoa bizilagun baten etxera joan zen ondoren, ertzainak iritsi ziren arte.

Biktimak ertzainei esan zien senarrak lehen ere jo egin izan duela. Emakumezkoa Durangoko (Bizkaia) osasun zentrora eman zuten, arta zezaten -sudurra handitua zeukan, besteak beste-.

Gasteizen ere atzeman du Ertzaintzak beste gizonezko bat, 22 urtekoa, neska-lagun ohiaren ama jo duelakoan. Gaur goizeko zazpiak aldera izan da gertaera, Koroatze kaleko etxe batean. Txagorritxu erietxean atxilotu dute -hara joan da gizonezkoa, kolpe batzuk zituelako-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.