AHT

Bi gobernuen arteko akordioa kritikatu du AHT Gelditu! Elkarlanak

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak «berriro ere inposizioaren estrategia» erabili nahi duela salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Euskal Y-a egiteko lortutako akordioaren harira. «EAJk eta PSOEk beren interes ekonomikoak eta negozioak lehenetsi nahi dituzte, gizartearen gehiengoaren bizi-kalitatearen gainetik». Elkarlanaren esanetan, Euskal Y-ak ez ditu konponduko garraio arazoak, «larriagotu baizik». Elkarlanak batzarra egingo du bihar Bergaran (Gipuzkoa).

Bestalde, Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusiak ohar bat egin zion atzo EB-Berdeak alderdiari: Eusko Lebebiltzarrean duen indarra edo garrantzia neurtu dezala Euskal Y-aren ibilbideari kritikak egin aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.