Bi orduko lanuztea dute gaur metroan, hurrengo asteko manifestazioaren aurretik

Metroko langileak protestan, diputazioaren aurrean. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Bilbo
2012ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Bi orduko lanuztea egingo dute Bilboko Metroko langileek gaur goizean, 05:45etik 07:45era. Enpresak jakinarazi du ordu tarte horretan hiru trenetik bat eskainiko dutela. Sindikatuen arabera, akordio bat lortzea «zaildu» egin du langileen soldata izoztea erabaki izanak. 2011ko soldataren zati bat itzultzeko agintzea zuzendaritzaren «mendekua» dela uste dute sindikatuek. Hurrengo ostegunerako egindako lanuzte deialdiak bere horretan jarraitzen du, eta manifestazio bat egingo dute. Asteartean, berriz, elkarretaratzea egingo dute Bizkaiko Batzar Nagusietan; alderdi guztiei idatzi bat ematea da sindikatuen asmoa. Herenegun, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egin zuten elkarretaratzea, eta, joan den astean, Bilboko Metroaren egoitzaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.