Bi pertsona hil dira Nafarroan gertatutako bi istriputan

Auto bat errepidetik atera da San Adrianen, eta quad batek auto bat jo du Tafallan.

San Adrianen istripua izan zuen autoa. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
San Adrianen istripua izan zuen autoa. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
jakes goikoetxea
2025eko ekainaren 3a
12:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Asteburuan hiru euskal herritar hil ziren istripuen ondorioz. Atzo, bi hil ziren Nafarroan. San Adrianen izandako istripu batean, 50 urteko gizon bat hil zen, eta 33 urteko beste bat larri zauritu: autoak, NA-134 errepidetik atera, eta errepide bazterreko hormigoizko zati bat jo zuen. Bestalde, quad batek auto bat jo zuen Tafallan, eta quadaren gidaria hil egin zen, 38 urteko gizon bat.

San Adriango istripua 21:30 aldera gertatu zen, NA-134 errepidearen 51,6. kilometroan. Azkoiengo eta Lodosako suhiltzaileak, hiru anbulantzia eta foruzainak bertaratu ziren. Autoko bidaiarietako bat hil egin zen, eta bestea, zauritu. Biak Andosillakoak dira. Zauritua Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman zuten. Oso larri zegoen. 

Tafallan, 19:45 aldera, quad batek auto bat jo zuen Murillo el Cuende kalean. Quadaren gidaria hil egin zen. Auto gidariak ez zuen zauririk.

Foruzaingoa San Adriango eta Tafallako istripuak ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.