Bi sexu eraso salatu zituzten joan den astean Getxon (Bizkaia), hilaren 12an eta 14an. Getxoko Udaleko bozeramaileen batzarrak biak gaitzetsi ditu, adierazpen instituzional baten bidez. Gainera, erran dute bihar bi elkarretaratze eginen dituztela: instituzionala eguerdian, eta herritarrena arratsaldean.
Ertzaintzak baieztatu du larunbat goizaldean sexu indarkeria batengatik salaketa bat jarri zutela Udaltzaingoan. Hala ere, erran dute hilaren 12an ez zutela gisako salaketarik erregistratu.