Gas leherketa bat izan da Andoaingo etxebizitza batean, eta bi lagun zauritu dira

Pisuko bizilagunak ospitalera eraman dituzte, ezbeharrak eragindako zauri arinak artatzeko. Etxetik aterarazi dituzte; eraikineko gainontzeko bizilagunak, ordea, ez.

Suhiltzaile batzun lanean, artxiboko irudian. JON URBE / FOKU
Suhiltzaile batzun lanean, artxiboko irudian. JON URBE / FOKU
14789412 kepa
Andoain
2025eko irailaren 13a
13:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Goizaldeko ordu bi eta erdietan gas leherketa bat izan da Andoaingo (Gipuzkoa) etxebizitza bateko sukaldean, Kaleberria kaleko 34. zenbakiko laugarren solairuan, eta ezbeharraren ondorioz bi pertsona zauritu dira. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehaztu duenez, hormatik askatutako txintxorrek zauri arinak eragin dizkiete pisuan zeudenei, eta Donostia ospitalera eraman behar izan dituzte.

Egituran kalterik ez dagoela baieztatu arte, etxebizitza hustu egin dute. Hala ere, ez dituzte aterarazi eraikineko gainontzeko bizilagunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.