Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, «eskandalagarria» da Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentziaren egoera. « Elkartea hipotekatua dago 2032. urtera arte, 900 milioi euroko zorra baitu. Egoera aurreko foru gobernuak egindako kudeaketa txarraren ondorioa da, eta gipuzkoar guztiek jasan beharko dugu», adierazi zuen atzo, batzar nagusietan egindako agerraldian, Bide Azpiegituretarako diputatu Larraitz Ugartek. Elkartearenkontu ikuskatze bat egingo dutela ere berretsi zuen.
Aurreko agintaldian Bidegiren inguruan egindako «zorpetze politika» kritikatu zuen Ugartek. «Zorra A-8ko eta AP-1eko bidesariekin ordaindu nahi zuten, baina aurreikuspenak ez dira betetzen ari». Gainera, azaldu zuen hauteskundeen bezperetan 400 milioi euroko kreditua hitzartu zutelabankuekin.
Bidesarien inguruan hau adierazi zuen Ugartek: «Egokiena zati luzeetako bidesariak merkatzea da, eta laburretakoa mantentzea».
EAJko batzarkide Aintzane Oiarbidek aurreko foru gobernuaren kudeaketa defendatu zuen. «Hartu ziren erabakiekgehiengoaren babesa izan zuten. Beste kontu bat da krisiaren ondoriozzirkulazioa gutxitu izana, eta orain aldundiak dirua jarri behar izatea». Oiarbidek «demagogia» egitea egotzi zion Ugarteri. «Aldundiak errepideak kudeatzeko duen gaitasunik eza izugarria da. Nora ezean dabiltza».
Bidegiren inguruan gertatzen ari dena «lotsagarria» da, Rebeka Ubera Aralarreko bozeramailearen ustez. «Bidegi tranpa bat besterik ez da».
PSE-EEko Eneko Anduezak salatuzuen Ugartek ez duela proposamenik aurkeztu Bidegiren egoera konpontzeko. Gainera, bidesarien inguruan «zalantzarik» ez sortzeko eskatu zion. «Prentsaren bidez, dituzten ustezko asmoak zabaltzen dituzte jendearen iritzia jakiteko, eta gero asmo horiek gaizki interpretatzea leporatzen digute guri».
Egoera «beldurgarria» dela uste du PPko Iñigo Manriquek. «Ametsik gaiztoenean ere ez genuen imajinatuko halako zerbait gertatuko zenik». Dena den, duela 15 urtetik datorrela iritzi dio. «Errepideen finantzaketaren inguruko batzordea berehala jarri behar dugu martxan, eta denen artean konponbide bat adostu».
Bidegi 2032ra arte hipotekatuta dagoela dio Ugartek
EAJ izan da aurreko Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideen kudeaketa defendatu duen bakarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu