Bidegorriak eskatu ditu Bizi taldeak auto azoka batean

2011ko urriaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MIARRITZE. Miarritzen (Lapurdi) bizikletaz ibiltzeko dauden zailtasunez ohartarazteko asmoz, Bizik protesta egin du hiri horretan egiten ari diren auto erakustazokan. Eraikinean pankarta bat zintzilikatu, eta erakustokiko pasabideetan txirrinduz ibili dira taldeko 26 kide. Protestaren bidez, hirian bizikletaz ibiltzea erraztuko duten neurriak abiatzeko eskatu diote Miarritzeko auzapezari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.