Sanferminak 2003

Bigarren entzierroan larri zauritutako Fermin Etxeberria iruindarra hil da gaur goizean Iruñean

Fermin Etxeberria Irañeta 62 urteko iruindarra gaur goizean hil da Iruñeko erietxe batean, bi hilabete eta erdi koma egoeran igaro eta gero. Etxeberria aurtengo Sanferminetako bigarren entzierroan, uztailaren 8an, larri zauritu zen, Mercaderes kalean zezen batek jo eta buruan kolpe handia hartu eta gero. Etxeberriari hainbat ebakuntza egin behar izan dizkiote harrezkero, baina bere osasun egoerak ez zuen hoberantz egiten. Hamalau urte zituenetik entzierroetan parte hartzen zuen eta oso ezaguna zen Iruñean, batik bat, bere sorleku izan den Donibane auzoan. Entzierro baten parte hartzeagatik hil den hamalaugarren korrikalaria da

2003ko irailaren 24a
15:58
Entzun
Cebada Gago ganadutegiko zezenetako batek jo zuen Etxeberria, eta adarkadarik jaso ez bazuen ere, kolpe handia hartu zuen buruan. Handik hiru egunera ebakuntza egin zioten Nafarroako Ospitalean hipertentsio arazoak izan zituelako, eta zaintza berezietako gelan eduki zuten arnasketa sistema mekanikoaz lagunduta.

Fermin Etxeberria oso ezaguna zen Iruñean. Donibane auzoan ostatu bateko jabea zen eta Donibane peñaren sortzaileetako bat izan zen. 1998. urtean Osasuna futbol taldeko zuzendaritza batzordeko kide izendatu zuten, Javier Miranda presidente zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.