Gipuzkoako errauste planten proiektua

Bigarren planta jartzeko hautagaiak: Donostia, Urnieta, Usurbil, Villabona, Beasain, Ormaiztegi, Bergara, Zestoa eta Zubieta

Gipuzkoako Diputazioko Garapen Eramangarriko diputatu Luis Mari Oiarbidek gaur aurkeztu du errausteko planten kokaguneei buruzko txostena, eta horren arabera, bederatzi herri dira zaborrak erretzeko labeak hartzeko hautagai: Donostia, Urnieta, Usurbil, Villabona, Beasain, Ormaiztegi, Bergara, Zestoa eta Zubieta. Mankomunitateen esku utzi du txostena, eta horiek egindako azterketen arabera hartuko dute azken erabakia.

2004ko ekainaren 28a
18:11
Entzun
Hain zuzen ere, ostegunean batzarra egingo du Gipuzkoako Hiri Hondakin Solidoen Kudeaketa Plan Integralaren jarraipen batzordeak. Mankomunitateetako ordezkariek eta diputaziokoek osatzen dute batzorde hori. Kokaguneen inguruko txostena aztertuta, osteguneko bilera horretan egungo aukera guztien artetik sei kendu eta hiruko talde bat bakarrik uztea nahi du Oiarbide Garapen Eramangarriko diputatuak.

Gaur aipatu dituzte bederatzi herriek errauste planta aterbetzeko aukera berdinak dituztela esan dut, baina, hala ere, mankomunitateei banatu zaien txostenean mailakatu egiten dira kokagune posibleak bakoitzaren "egokitasunaren" arabera. Hainbat aldagai erabili dituzte egokitasun hor neurtzeko, eta txostenean agertzen denez, horien arabera, Donostia, Usurbil eta Zubieta "egokitasun gehienekoak" dira. Urnieta, Villabona, Beasain eta Ormaiztegi, berriz, "egokitasun ertainekoak", eta Bergara eta Zestoa txikienekoak.

Ostegunean hiruko talde bat utzi ondoren, oporrak aurretik erabaki nahi du Gipuzkoako Diputazioak behin betiko kokagunea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.