Urriaren 28an hasi zuen Errigorak Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpaina, eta izena emateko epea bihar amaituko da. Kanpainari azken bultzada emateko, herritarrei saskiak eskatzeko eskatu die Errigorak. "Orain dugu aukera Nafar hegoaldera muxu bat bidaltzeko. Saski bat eskuratzeko. Bete ditzagun zerrendak", mezua zabaldu du Errigorak. Ikastolen Elkartea, Zazpiak Bat, Sortzen eta AEKrekin elkarlanean ari da Errigora, ERRIGORArekin elkarlanean ari dira.
Orain arte emaitza bikaina izan du kanpainak hainbat lekutan: Lekeitioko (Bizkaia) Azkue ikastolatik 80 eskari jaso dituzte, Olaberriako (Gipuzkoa) Indar lantegitik 70, AEK-ko Lizarrako euskaltegitik (Nafarroa) 40, Donostiako Udaletik 60... Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuez betetako saskia 50 euroan erosteko aukera ematen du kanpainak, diruaren %25 "eremu zigortu horretako euskalgintza bultzatzeko erabiliko delarik".
Ikastetxe eta euskaltegietan edota lekuan leku elkarte edo taberna batzuetan eska daiteke saskia. "Jadanik kanpainaren azken txanpan sartuta gaudelarik, herritarrari deia egin nahi diogu. Herrigintzan sinisten duen horri edota euskarari bultzadatxoa emateko borondatea duenari… Gaur horietako bakoitzari esan nahi diogu, oraindik saskia eskatu ez badu, sasoiz dabilela osteguna aurretik eskatzeko. Eta jadanik bere saskia eskatu duenari, berriz, bere auzokide, lagun edo senideei ere saskia eskatzeko dei egin diezaiola esan nahi diogu".
[YouTube]http://youtu.be/OUzWdNwPb5E[/YouTube]