Aranjuezko espetxearen atarian bertan jaso zuen aurrena Uriak senitarteko eta adiskideen babesa. Izan ere, atzo eguerdian, kalera aterako zela jakin eta segituan, autobus bat abiatu zen Zarautz (Gipuzkoa) jaioterritik Madrilera 'Egunkaria'-ko kontseilari ordezkariaren bila.
Goizaldeko hiruak eta laurden aldera iritsi ziren Andoainera, 'Egunkaria'-k egoitza zuen Martin Ugalde Kultur Parkera, eta han ongietorri beroa egin zioten Guardia Zibilak itxitako kazeta hartako lankide ohiek eta beste hainbat lagunek. Ondoren, Zarautzen ere egin zioten ongietorria.
Nolanahi ere, ongietorri patxadatsuagoa bihar egingo zaio, arratsaldeko 19:00etan, Martin Ugalde Kultur Parkean bertan.
'Egunkaria auzia'
Bihar egingo zaio ongietorria Uriari, Martin Ugalde Kultur Parkean
Iñaki Uria 'Egunkaria'-ko kontseilari ordezkariari bihar egingo zaio ongietorria, arratsaldeko 19:00etan, Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean. Atzo atera zen espetxetik Uria, 'Egunkaria'-ren kontrako operazioan atxilotu, eta 17 hilabetetik gora preso egon ondoren. Hala ere, baldintzapeko askatasunean atera da. Irten bezain laster berak nabarmendu zuenez, kalean dago, baina "libre" ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu