Orain dela bi astetik hona debekatuta dago inkestak kaleratzea, baina azken galdeketen arabera, 3,5 eta bost puntuko aldea ateratzen zion Prodik lehen ministroari.
Azken urteetako hauteskunde kanpaina itsusiena izan da aurtengoa. Aste honetan bertan, bere hautagaitza babestuko ez dutenei irainka aritu da Berlusconi. Gaur ez dira Prodiren eta Berlusconiren adierazpenak entzungo. Bost urtez egon da Berlusconi agintean baina oraingoan ez da faboritoa. Hautesleek hartu dute hitza bihar; goizeko zortzietan zabalduko dira hauteslekuak.
Porrot hitzak entzun dira lehen ministroaren ahotan. Hala ere, ustekabea eman nahi du eta irabaziz gero zergak murriztuko dituela zin egin zuen azken unean Berlusconik.
Italia
Bihar eta etzi Berlusconi eta Prodiren artean aukeratu beharko dute italiarrek
Hausnarketa eguna da gaur Italian. Bihar eta etzi hauteskunde orokorrak egingo dituzte eta 50 milioi inguru lagunek izango dute bozkatzeko aukera. Abstentzioak oposizioko buru Romano Prodiri lagunduko diola esan zuen atzo Italiako lehen ministro eta Forza Italia alderdiko hautagai Silvio Berlusconik. Lehen ministroak Napolin itxi zuen atzo kanpaina, eta Prodik, ostera, Erroman. Azken hau ematen dute faboritotzat inkestek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu