Trafikoa

Bihar eta etzi itxita egongo da A-15 errepidea Andoain eta Berastegi artean

Urriaren 27ko 08:00etatik urriaren 29ko 08:00etara; hau da, larunbat goizetik astelehen goizera. San Lorentzo-Larre tuneleko lanak egin behar dituzte Iruñerako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

jarraia158561.jpg
2018ko urriaren 26a
13:09
Entzun

Asteburuan adi ibili beharko dute Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen errepidearen erabiltzaileek, erabat itxiko baitute larunbat goizean. "Aurreikusitako lanak egin ahal izateko, nahitaezkoa da A-15 errepidea erabat ixtea", azaldu du Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak.

Donostiarako noranzkoan, Berastegiko lotunetik aurrera egingo dute mozketa; Iruñerako noranzkoan, berriz, Andoaingo Sorabilla auzoko lotunetik aurrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.