EUSKARAREN EGUNA

Bihar euskaraz bizitzearen aldeko banderak zintzilikatzeko eskatu du Kontseiluak

Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3a, eta ekintza ugari prestatu dituzte biharko eguna ospatzeko. [Vimeo]http://vimeo.com/79771013[/Vimeo]

2013ko abenduaren 2a
16:58
Entzun

Euskararen Nazioarteko Eguna Eusko Ikaskuntzak sortu zuen, 1949an. Aurten, eguna ospatzeko, Eusko Ikaskuntzak eta Mintzanet-ek euskarazko solasaldiak izan nahi dituzten mundu guztiko pertsonak lotuko ditu Mintzanet.net atarian, Euskara pil-pilean lelopean.

Gaur arte dago zabalik ekimenean izena emateko epea www.eusko-ikaskuntza.org/ene webgunean. Aizpea Oihaneder eta Karlos Arginañano sukaldariek parte hartu dute kanpainan.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, berriz, kanpaina bat abiatu du biharko egunari begira. Euskaraz bizi nahi dut leloa duten banderak leihoetan zintzilikatzeko gonbita eginez, bideo bat sareratu dute.

Jaurlaritzak, berriz, #mundiala kanpaina jarriko du martxan. Euskara Twitterren dauden 35 hizkuntzetako bat da, eta, kanpaina horrekin, euskararen erabilpena sarean bultzatu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Horrez gain, munduko euskaldunak identifikatu nahi ditu.

Euskarak 365 egun leloarekin, berriz, ekintza ugari bilduko dituen kanpaina abiatu dute Topagunea osatzen duten euskaltzaleen elkarteek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.