EUSKARA

Biharko IkasTalo Manifesta ekitaldia lekuz aldatu dute, eguraldia dela eta

Baionako Glain guneko Elkarteen Gunean eginen da mobilizazioa, Ipar Euskal Herriko ikastolen aurkako oztopoak salatzeko.

2013ko abenduaren 27a
11:28
Entzun 00:00:0000:00:00

Baionako Reduit plazan ziren egitekoak IkasTalo Manifesta ekitaldia, Ipar Euskal Herriko ikastolei Frantziako Gobernuak ezarritako oztopoak salatzeko. Eguraldi kaskarra iragarri dute biharko, ordea, eta Seaskak, ekitaldiaren antolatzaileak, mobilizazioa lekuz aldatzea erabaki du. Glain guneko Elkarteen Gunean eginen da, bihar.

12:00etatik 16:00etara, 10.000 talo banatuko dituzte, eta lau kupel handirekin sagarnotegi bat ezarriko dute bertan. Horrez gain, Amaren Alabak eta Souht Side Familia Ska taldeen kontzertuak izanen dira entzungai.

Gisa horretan, Seaskak agur erranen dio ikastolentzat urte beltza izan denari, Suprefetak Hendaiako ikastola proiektua blokeatu ondoren Frantziak Beskoitze eta Hazparneko lurralde proiektuak geldiarazi nahi baititu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.