Biktimei preso bat askatzearen inguruko iritzia eskatuko die epaileak

Fernando de Luis Astarloa baldintzapean aske utzi edo ez erabaki behar du zaintzako epaileak

Agentziak
Madril
2012ko martxoaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Fernando de Luis Astarloa aske utzi edo ez erabaki aurretik, haren biktimen familiek zer iritzi duten jakin nahi du Jose Luis Castro espetxe zaintzako epaileak. Horregatik, Astarloaren biktimen sendiak topatzeko eskatu dioEspainiako Auzitegi Nazionaleko Biktimen Bulegoari. Astarloa hirugarren graduan dago urriaren 20tik, eta lo egitera bakarrik joaten da Langraizeko espetxera. Baldintzapeko askatasuna eskatu du, zigorraren hiru laurdenak beteak dituelako, eta hura eman edo ez erabaki behar du epaileak.

Espetxe Instituzioetako Idazkaritza Nagusiak azaldu zuen «legea zorrotz aplikatuta» abiatu dutela Astarloa aske utzi edo ez erabakitzeko prozesua, hiru laurdenak beteak dituzten presoek eta horretarako «baldintza guztiak» betetzen dituztenek baldintzapeko askatasuna eskatzen badute «haien inguruko txostena irekitzeko betebeharra baitauka zaintza epaileak».

Langraizko bidearen aldeko jarrera berretsi du Barne Ministerioaren menpean dagoen erakundeak. Hala, nabarmendu du euskal presoekin «inolako estrategia berririk» ez dagoela. Astarloa urritik dago hirugarren graduan, eta auzitegiak azaroan abiatu zuen baldintzapeko askatasunerako txostena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.