Bilbobuseko langileek grebari eutsiko diote akordioa sinatu arte

Erredakzioa
Bilbo
2010eko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Iragan azaroaren 9tik indarrean den grebari eusteko prest agertu dira Bilbobuseko langileak, autobus konpainia kudeatzen duen Veolia enpresaren jarreran oraingoz ez baitute ikusi behar besteko aldaketarik. Hain zuzen ere, langile batzordeak adierazi du ez dutela nahi grebarik, baina Veoliari eskatu diote arduraz jokatzeko, akordioa lortzen ahalbidetzen ez duen bitartean greban jarraituko baitute langileek. Ildo horretan, gatazka konpontzeko eskatu diote Veoliari. Atzo bitartekariekin elkartu ziren langile batzordeko ordezkariak, eta ondoren egin zituzten adierazpenak. Bitartekariek goizean hartu zituzten langileen ordezkariak, eta arratsaldean, berriz, enpresakoak. Gaur berriro hartuko dituzte bitartekariek bi aldeak. Enpresak langileei eskatu die greba bertan behera uzteko, negoziatzen segitzen duten bitartean; langileek erantzun diote denbora izan duela lehenago arazoak konpontzeko. «Gatazka lehenago konpondu izan balu, ez litzateke grebarik egongo», adierazi dute langileen ordezkariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.