Espainia eta Portugalgo Michelin gidak izar bana eman die Bilboko Aizian eta Getariko Elkano jatetxeei. Hori horrela, 33 izar biltzen dituzte Hego Euskal Herriko jatetxeek.
Hiru izar dituzte Donostiako Akelarrek eta Arzakek, Larrabetzuko Azurmendik eta Lasarte-Oriako Martin Berasategiren jatetxeak. Bi ditu Andoni Luis Adurizen Mugaritzek; beste hamazazpi jatetxek izar bana dute.