Bilboko Aste Nagusian "prozesu demokratiko baten alde" manifestatzera deitu dute

Arantza Urkaregi eta Tasio Erkiziak aurkeztu dute ekimena, ezkerreko eta abertzale direla adierazi duten herritar talde baten izenean. Abuztuaren 24rako egin dute deialdia, eguerdiko hamabietarako. =i Konponbidea gure esku. Autonomia eta erabakitzeko eskubidea=i izango da leloa.

2007ko abuztuaren 14a
16:56
Entzun 00:00:0000:00:00
Arantza Urkaregi eta Tasio Erkizia ezker abertzaleko kide ezagunek aurkeztu dute ekimena, baina herritar talde baten izenean ari zirela nabarmendu dute: konponbidea posible dela uste dutenez etxean ezer egin gabe geratzeko prest ez dagoen herritar talde baten izenean.

Ildo horretatik, herritar bakoitzari Euskal Herriko gatazka konpontzeko zerbait egitea dagokiola iritzi dio Urkaregik, "behingoz modu demokratikoan konpondu ahal izan dadin".

Erkiziak, berriz, kritika egin die EAJri eta PSE-EEri: etsipenaren diskurtsoa zabaltzen aritzea leporatu die, ate guztiak itxita daudela eta ezer egiterik ez dagoela adieraztea. Aitzitik, prozesua suspertzea posible ez ezik, ezinbestekoa dela nabarmendu du Erkiziak, eta nahi horretan kokatu du manifestazioa.

Abuztuaren 24rako egin dute deialdia, eguerdiko hamabietarako, Plaza Eliptikoan. Konponbidea gure esku. Autonomia eta erabakitzeko eskubidea izango da manifestazioaren leloa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.