FEDERAZIOKO 27 TALDEAK
•Aixe-Berri (1996). Txurdinaga eta Otxarkoaga auzoei lotua.•Algara (1993). Zenbat Gara elkarteari lotua, euskararen normalizazioa du helburu.
•Altxaporrue (2004). Euskal kulturarako esparruak berreskuratzen dihardu.
•Askapeña (1991). Askapena erakundeari lotua, nazioarteko elkartasuna sustatzen du.
•Bizizaleak (1978). Ingurumena babesteko xedea du, Ekologistak Martxan-ekin batera.
•Eguzkizaleak (1989). Ekologismoa eta euskal kultura uztartzen dituzte.
•Hau Pittu Hau (1987). Euskal Herrian Euskaraz taldearen oinarriei jarraiki, euskaraz praktikak egiteko aukera ematen du.
•Hontzak (1978). Konpartsa libertarioa.
•Hor Dago! Abante (1993). Euskaldunon Egunkaria babesteko sortu zen, eta egun BERRIAren alde egiten jarraitzen du.
•Irrintzi (1989). Abando auzoari eta Athletici lotua.
•Kaixo (1981). Zurbaranbarri auzoko konpartsa.
•Kaskagorri (1989). Gazte mugimenduaren taldea da, euskal kulturan oinarritua.
•Kobeta-Mendi (1978). Altamira auzoa dinamizatzea du helburu.
•Komantxe (2008). Bilboko okupazio mugimenduaren konpartsa.
•Lehoiak (1980). POSI alderdiak bultzatutako konpartsa.
•Mamiki (1979). Emakumeen konpartsa da, Bizkaiko Emakumeen Asanbladari lotua.
•Mekaguen (1991). Konpartsa internazionalista; elkartasun brigadak antolatzen ditu.
•Moskotarrak (1978). Erakunde apolitikotzat du bere burua, eta aisialdia lantzen du.
•Pa...Ya (1995). Otxarkoagan euskara berreskuratzeko eta indartzeko helburua du.
•Pinpilinpauxa (1978). Sexu askatasunaren aldeko taldea.
•Satorrak (1978). Jaiak gozatzea eta edatea du helburu.
•Sinkuartel (1996). Konpartsa antimilitarista.
•Tintigorri (1978). Deustua auzoko konpartsa.
•Txinbotarrak (2005). Zorrotza auzoko konpartsa.
•Txomin Barullo (1978). Konpartsen eredua asmatu zuen. Gizarte mugimendu ugari ordezkatzen ditu.
•Txori Barrote (1981). Amnistiaren aldeko konpartsa.
•Uribarri (1978). Uribarri auzoko konpartsa.
•Zaratas (2006). Tas-Tas irrati libreko kideek osatzen dute.