Bilboko Metroak Galdakaoko eta Etxebarriko geltokiak lotzen dituen autobus zerbitzua lehenbailehen abian egotea nahi du, eta Bizkaiko Auzitegiari eskatu dio zerbitzua legezkoa den edo ez erabaki artean neurriak har ditzala horretarako.
Atzo goizean inauguratu zuten autobus zerbitzua, baina eguerdian Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek bertan behera uztera behartu zuten Bilboko Metroa, zerbitzu berriak "ez duelako indarrean dagoen araudia betetzen". Pilar Ardanza Garraio diputatuaren esanetan, aspaldi ohartarazi zieten arduradunei ustiaketaren esleitze prozesuaren legezkotasunari buruz dituzten zalantzez.
Epaitegiak erabakirik hartu ezean ez du autobusa martxan jarriko Bilboko Metroak, gaur adierazi duenez. Esleitze prozesu guztia legez egin zuela esan du, bide batez. Iñaki Prego enpresako kontseilari ordezkariaren arabera, aldundiaren proposamenarekin erabiltzaileak bi aldiz ordainduko luke bidaia bat -metroa eta autobusa-, eta euren eskaintzarekin, berriz, behin.
azpiegiturak
Bilboko Metroa, auzitara
Bizkaiko Aldundiak Galdakaoko eta Etxebarriko geltokiak lotzen dituen autobus zerbitzua bertan behera uztera behartu zuen, inauguratu eta bi ordura. Metroaren enpresak auzitara jo du, zerbitzua lehenbailehen jartzeko abian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu