Bilboko Metroko zuzendaritzaketa enpresako greba batzordeak ez dute akordiorik lortu. Horrenbestez, batzordeak San Tomas egunerako egindako greba deialdiak bere hartan segitzen du. Eusko Jaurlaritzak deituta bildu ziren bi aldeak atzo, Bilbon. Helburua, metroaren auziari irtenbide bat bilatzea. Bildu, bildu ziren, baina sartu bezala irten ziren bileratik, adostasunik lortu gabe. Greba egingo dutela ziurtzat jota, gutxieneko zerbitzuei buruzko eztabaida sortu da enpresaren eta sindikatuen artean.Sindikatuek %30eko gutxieneko zerbitzua eskaini nahi dute —orain arteko grebetan hala izan da—; enpresak, berriz, %90ekozerbitzua eskaini nahi du, eta eguerdian eta Athleticen partiduaren orduan, %100ekoa. Sindikatuek eman dute horren berri, enpresarekin bildu eta gero.
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak San Tomas egunean grebara deitu dutenei «zuhurtziaz eta erantzukizunez» jokatzeko eskatu zien herenegun, eta adierazi zuen Enplegu Sailari agindu diola gutxieneko zerbitzu «eraginkorrak» ziurtatzeko, «herritarren garraiorako eskubidea bermatzeko».
ELA, CIM, UGT, LAB eta ESK sindikatuek prentsaurrekoa eman zuten atzo, metroko zuzendaritzarekin bilera egin ondoren.Lopezen jarrera «desegokia» salatuzuten: «Gutxieneko zerbitzuak ezartzea teknikoei dagokie, ez lehendakariari». Sindikatuek nabarmendu dute greba batzordearen asmoa auziari irtenbide bat bilatzea dela. Lopezen adierazpenak salatu dituzte; haien esanetan, gatazka «luzatu» baizik ez dute egiten horrelakoek. Konponbiderik lortzen ez badute mobilizazioak egiten jarraituko dutela jakinarazi dute. San Tomas egunekoa izango da lehena.
Alderdiak, eztabaidan
Andoni Ortuzar EAJko Bizkaiko presidentearen arabera, «oso gertakari larria da» San Tomas egunerako 24 orduko grebara deitzea. «Kaltetu nagusiak Bizkaiko herritarrak lirateke». Horrela izan ez dadin, sindikatuei lanuztea bertan behera uzteko eskatu die, eta Patxi Lopez lehendakariari, berriz,metroko zuzendaritza kargutik kentzeko. Haren ustez, metroko oraingo zuzendaritzak «okerretik okerrera» egin du. «Sozialistak iritsi zirenetik, zerbitzuaren eta gestio lanaren beherakada nabarmena izan da».
Jose Antonio Pastor PSEko bozeramailearen ustez,ELAko eta LABeko buruak kendu behar dira kargutik. Pastorrek dio sindikatuek metroko langileak «bahitu» dituztela eta «mafia» itxura gehiago dutela sindikatuena baino. EAJren adierazpenei ere erantzun die Pastorrek: «Sozialisten aurkako obsesioa dute. Gainera, ideia kontrajarriak dituzte alderdi barruan; desberdinak dira Azkuna eta Ortuzarren mezuak».
PPko bozeramaile Esther Martinezek, berriz, EAJri eta PSEri elkarren arteko akusazioak alde batera uzteko eskatu die. «Alderdien arteko lehiak ez die mesederik egiten herritarrei, ez du konponduko grebaren arazoa».
Aralarreko Dani Maeztuk ez zegokion tokian sartzea egotzi dioPatxi Lopezi: «Oraindik lehendakaria da; horregatik, formak zaindu eta eskumenak errespetatu behar ditu Lopezek».
Alternatibaren ustez ere lekuz kanpo daude lehendakariaren adierazpenak. Arduragabe jokatzea eta «ahulenen» aurka hitz egitea egotzi dio. «Agerian utzi du bere izaera totalitarioa».
Bilboko Metroak %90eko gutxieneko zerbitzua eman nahi du greba egunean
Sindikatuek diote San Tomas egunean aski litzatekeela orain arteko grebetako gutxieneko bera jartzea: %30ekoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu