Bilboko Metroan lortutako akordioa babestu dute langileek

Zuzendaritzak ontzat eman ditu sindikatuek eskatutako baldintzak, eta lanuzteak bertan behera geratu dira

Erredakzioa
2011ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Bilboko Metroko langileek baiezko borobila eman zioten atzo zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko akordioari, eta grebak etetea adostu zuten. Astearteko bileranbeharginek eta enpresak hitzarmena lortu zuten, enpresak sindikatuek eskatzen zituzten baldintzak onartu ostean. Hala, hilabete eta erdi iraun duen lan gatazkari amaiera eman diote bi alderdiek.

Bilboko Metroko LAB sindikatuko ordezkari Uxune Iriondo pozik azaldu da akordioarekin. «Bezeroei merezi duten kalitatezko zerbitzua emateko beharrezko baldintzak eskatzen genituen guk, eta zuzendaritzak, azkenean, onartu egin ditu», adierazi du. Gainera, hitzarmenari baiezkoa langile guztiek eman diotela nabarmendu du —abstentzio bakarra izan zen goizeko bileran—, ez soilik sindikatuetako ordezkariek.

Trabak gaindituta

Sindikatuek eskatu bezala, metroan 166 gidari eta 182 ikuskatzaile izango dira —orain arte 158 eta 173 ziren—. Gainera, gidari bakoitzak hamar minutuko tartea izango du bagoien funtzionamendu egokia ikuskatzeko,eta ez ditu lanordu guztiak metroaren linea bakarrean pasako, egun osoa lur azpian pasa ez dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.