Amaitu da urtebete iraun duen Bilboko Metroko lan gatazka. Langileen batzordeak oniritzia eman dio metroko zuzendaritzak eta sindikatuek asteartean onartutako akordiorako oinarriari; hain justu, langileen %86,5ek onartu zuten hitzarmena, atzo goizez eta arratsaldez egindako batzarretan. Bilboko Metroko zuzendaritza eta sindikatuak bost puntutan bat ez zetozela eta, iazko maiatzaz geroztik lanuzte eta protesta ugari egin dituzte metroko langileek; azkena apirilaren 27an egin zuten.
Azken asteetan, Lan Harremanetarako Kontseiluaren bitartekaritzarekin puntu batzuk adosten joan dira bi aldeak, eta aste honetan behin betiko akordioa lortu dute. LABeko ordezkari Uxune Iriondok adierazi duenez, sindikatuak «pozik» daude, hilabete luzeetako lanak emaitza «onak» utzi dituelako. «Azkenean ulertu dute hainbeste langile protestan zerbaitengatik ari ginela». Bilboko ELAren egoitzan agerraldi bat egingo dute sindikatuek gaur, azalpen gehiago emateko.
Bilboko Metroko lan auzia bukatu da, langileen %86k akordioa onartuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu