«Mobilizazioak egiteagatik hartu duten mendekua». Bilboko Metroko langileen iritzian, hori da iazko soldatatik zati bat kentzeko erabakia. Zuzendaritzak esan du alor publikoko langileei agindutako %5eko soldata jaitsiera ezarri behar zuela eta bere garaian ez zela ohartu. Dirua itzultzeko eskatu die orain langileei; batez beste, 1.500 euro bakoitzari. Metroko lan gatazka «okertu» egin du erabakiak, langile batzordeko buru Rafa Valenciaren hitzetan. Jarrera aldatzeko eskatu dio Txema Oleaga Metroko presidenteari.
Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean protesta egin zuten atzo beharginek. Iragarritako legez, bihar lanuztea egingo dute, goizean, 09:45etik 12:45era.
Bilboko Metroko langileen ustez, «mendekua» da iazko soldatatik zati bat kentzea
Langile batzordeak dio gatazka «okertu» egin duela zuzendaritzak; jarrera aldatzeko eskatu dio Oleaga presidenteari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu