Bilboko Metroko langileen batzordeak —ELA, CIM, UGT, LAB eta ESK-k osaturikoak— jakinarazi duenez, atzo egindako lanuzteak %90eko erantzuna izan zuen. Langileen arabera, 05:45etik 07:45era bitarte egindako lanuzteak erantzun handia izan zuen gidarien artean, eta hainbat geltokitako langileen %85ek bat egin zuten lanuztearekin.Zuzendaritzaren esanetan, zerbitzu minimoen «apur bat gainetik» eskaini zuten zerbitzua —%30ekoa izan zen zerbitzu minimoa—.
Bilboko Metroaren lanuzteak iazko maiatzaren 25ean hasi ziren, zuzendaritzaren eta langile batzordearen arteko desadostasunen erruz. Atzokoarekin, guztira 22 lanuzte egin dituzte. Horrez gain, egun osoko greba bat ere egin dute orain arte.
Bestalde, Bilboko Metroak iragarri bezala, lanuzteen eragina jasan zuten erabiltzaileek datorren astetik aurrera jasoko dituzte hobari bonuak. Metroaren helburua da arintzea herritarrei egindako kalteak.
Bilboko Metroko lanuzteak %90eko erantzuna izan du, sindikatuen arabera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu