Gizartea

Bilboko Zazpi Katu gaztetxea hustu eta itxi du Ertzaintzak

Gaurkoarekin laugarren aldiz zarratu du Zazpi Kaleetako gaztetxea.

2009ko martxoaren 10a
16:59
Entzun
Ertzaintzak Zazpi Katu Bilboko Alde Zaharreko gaztetxea hustu eta itxi egin du gaur, berriro. "Atzo iluntzean Alde Zaharreko Gazte Asanbladakoek gaztetxe inguruan leiho tintadun furgoneta susmagarri bat ikusi zuten. Hori dela-eta gaztetxeko hainbat kidek gaua gaztetxean igarotzea erabaki zuten", dio Gaztesareak. "Gaur goizean gaztetxean lo egin dutenek alde egin dutenean hura hutsik geratu dela baliatuta, 9:45ak aldera Ertzaintzak desalojatzeari ekin dio".

Handik gutxira hainbat gazte hara joan dira baina ertzainek ez dute uzten gaztetxera hurbiltzen. Ertzaintzak lau gazte identifikatu ditu eta gazte bat kolpatu du, Gaztesarea-ren arabera.

Zazpi Katuk bi urte bete zituen joan den urtearen bukaeran eta gaurkoarekin lau hutsarazte izan ditu. Lau aldiz okupatu dute.

Gazte Asanbladakoek gaur 19:00etan Plaza Berritik abiatuko den manifestaldian parte hartzeko deia egin dute. Goizean Alde Zaharrean Okupazioa ez da delitua! Auzo bat, gaztetxe bat! aldarrikatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.