EH Bilduk ekitaldi politikoa egingo du 17an, Bilbon

Militanteak elkartu nahi dituzte, balantzea egiteko. Iragarri zuten abenduan jakinaraziko zutela mahai politikoaren proposamena lehendakarigaitzarako.

(ID_13360835) EH Bilduko
'Nazioa gara' lelopean Bilbon egin zuten manifestazioa, iragan azaroaren 18an. ARITZ LOIOLA / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2023ko abenduaren 06a
16:16
Entzun

EH Bilduk iragarri du ekitaldi politiko bat egingo duela hilaren 17an, Bilbon. Ekitaldia bere militantzia politikoarekin egingo du, aurtengoaren balantzea egin eta aurrera begirako lan oinarriak partekatzeko «oraindik amaitzeko dagoen hauteskunde ziklo honetan», Unai Urruzuno EH Bilduko mahai politikoko bozeramaileak esan duenez. Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak iragarri zuen bera ez zela Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako lehendakarigaitzarako aurkeztuko, eta abenduan jakinaraziko zutela nor proposatuko duen mahai politikoak lehendakari gisara.

Urruzunok adierazi duenez, urte politiko hau ziklo politiko berri baten hasierak eta irekierak ezaugarritzen dute. «Horren erakusgarri dira Nafarroako udal, foru eta autonomia hauteskundeetan eta uztaileko hauteskunde orokorretan lortutako emaitzak; izan ere, Euskal Herriak hesia jarri zien berriro Espainiako eskuin muturreko alderdiei, eta, horrela, aukeraren leihoa irekita mantentzea lortu zuen».

Bilboko ekitaldi horretan, ikasturtearen balantzea egiteaz gainera, datorren urteko erronkak azalduko dituzte, eta politikoki kokatu horientzako testuinguruak eta irakurketak. «Jarduera eta lorpen politiko handiko urtea izan da, eta gure proiektu politikoa egitateekin eraikitzen jarraitzeko oinarriak komunitatean jarriko ditugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.