Biltzarre taldeak bilkura egingo du burujabetzaz

2018ko azaroaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
USURBIL. Biltzarre burujabetzarako ekinbideen bilguneak bilkura egingo du Usurbilen (Gipuzkoa), datorren larunbatean, azaroaren 24an, «burujabetasuna arloz arlo eta herriz herri lantzeko esperientziak» ezagutu eta trukatzeko.

Iaz antolatu zuen Biltzarrek lehenengo bilkura, eta horri segida eman nahi diote aurten. Alde batetik, «Euskal Herria egituratzeko egon diren eta dauden esperientziak» batu eta aztertuko dira, herrietan garatutakoak zein ekonomian edo gizarte mugimenduetan egindakoak. Horretaz gain, «gizartean eta sozioekonomian bide alternatiboak elkarrekin egiteko behar dugun adostasunaz» ere eztabaidatuko dute, eta webgune bat sortzeko proiektua azalduko dute.

Bezperan, azaroaren 23an, beste bilkura bat egingo du Biltzarrek, Usurbilen hori ere, eta «euskal sena» izango dute eztabaidagai: horren ezaugarriak, galera, eta zer egin beharko litzatekeen berreskuratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.