Aurretik ere beste bitan saiatu ziren epaiketa hori egiten, baina ezin izan zuten egin.
Lehen saioa bertan behera geratu zen, baina bertan Fiskaltzak zigorra bost urtera igotzeko eskatu zuen. Bigarrenean ere epaiketarik ez zen izan; Fiskaltzak lekukoen presentzia beharrezkoa zela esan zuelako, eta haiek ez zirelako agertu.
Gaur egin den hirugarren saioan lekukoak bertan izan dira, eta epaiketa egin egin da. Lekukoek bigarren deialdian huts egin ostean 150 euroko isuna jarri zieten; hirugarrenean agertu ezean neurriak hartuko zituztela ohartarazi zieten.
"Bestelako gizarte baten alde lanean jarraituko dugu"
Azpeitiko bederatzi gazteek esan dutenez, "zirko batetan parte hartu beharrean izan dira kartzela zigorretik libratzeko".
"Justizia boteredunen alde dagoela argi ikusi da" gazteen ustetan. Egun hartan, zaurituak "bi aldeetan" egon zirela azpimarratu dute, eta bi gaztek ere jarri zituztela salaketak. Hala ere, gazteen salaketak atzera bota zituztela salatu dute.
Gisa honetako erasoen aurrean, ez direla isilduko azpimarratu dute, eta beraien "ideietan indartu" egin direla. "Bestelako gizarte baten alde" lanean jarraituko dutela esan dute ozen, eta bide horretan, Azpeitian Gaztetxe bat lortzeko ahaleginean ere jarraituko dutela.
Bukatzeko, epaiketa dela eta babesa azaldu dieten denei eskerrak eman nahi izan dizkiete, bi urteko kartzela zigorra ezarri dieten bederatzi gazteek.
Bina urteko kartzela zigorra
Epaiketan, bederatzi gazteek deklaratu dute aurrena. Festa eguna zela, eta txikiteoa eginda zeudela esan dute, "alkoholaren eraginpean", beraz.Azpeitiko epaitegian aurretik egindako deklarazioa berretsi dute.
Haien atzetik lekukoak etorri dira. Lekukoek esan dutenez, dagoeneko ez dira "oso ondo akordatzen" egun hartan gertatutakoaz, izan ere, beraien esanetan, "denbora asko pasa da". Hala ere, lekuko horietako gehienek Azpeitiko epaitegian bere garaian egindako deklarazioa berretsi egin dute.
Denen deklarazioak entzunda, Fiskalak zigor eskaera jaitsi egin du. Akusatu bakoitzarentzat bi urteko kartzela zigorra eskatu du, eta hiru hilabetean, egunero, bakoitzak ditu kopuru bat ordaintzea. Horretaz gain, lesioak egiteagatik beste hilabetez ere egunean diru kopuru bat ordaintzea ere eskatu du fiskalak. Bederatzi gazteek onartu egin dute fiskalak eskatu duena. Defentsa abokatu Luis Barinagarrementeriak, orduan, zigor hori onartzea "besterik ez" zaiola geratzen esan du. Epaileak zigor hori ezarri die orduan gazteei.
Hala ere, gazteen defentsa abokatu Luis Barinagarrementeriak zigorra bertan behera uzteko eskatu du. Orain, epaitegiak erabaki bat hartu beharko du. Barinagarrementeriak esan duenez, "ia ziurra da" gazteak ez direla kartzelara joango, horretarako baldintzak bete egiten baitituzte.
Honela mintzatu da Barinagarrementeria: "kaltetua nolabait indenmizatua izan da, zigortuak ez dute aurrekaririk eta bi urteko kartzela zigorra eskatzen zaie. Orain zigorraren suspentsioa eskatuko dugu eta hori epaitegiak onartu egin beharko du. Oraindik beraz ez dago onartua, pauso garrantzitsu bat dago emateko. Sententzia irmoa da eta bederatzi gazteak printzipioz kondenatuak daude bi urteko kartzela zigorra betetzera. Orain, legeak ematen digun aukera horri heldu behar diogu, gazteak kartzelara joatea saihesteko. Nik, zalantzarik gabe, uste dut saihestuko dela, baldintza guztiak ematen direlako".
Gaztetxeak
Bina urteko kartzela zigorra Azpeitiko bederatzi gazteei
2002ko Elegante Egunean Azpeitian orduan herriko alkatea zen Jose Mari Bastidaren eta gazte lokalaren eskean zebiltzan gazteen artean istiluak izan ziren, eta gaur gazteen kontrako epaiketa izan da Donostian. Epaileak bina urteko kartzela zigorra ezarri die bederatzi gazteei. Horretaz gain, hiru hilabetean egunero diru kopuru bat ere ordaindu beharko dute gazteek: haietako lauk eguneko hiru euro ordaindu beharko dituzte, eta beste bostek eguneko 1,21 euro. Lesioak egiteagatik, beste hilabetez ere ordaindu beharko dute egunean bakoitzari dagokion kopurua. Luix Barinagarrementeria defentsako abokatuak zigorra bertan behera uzteko eskatu du. Epaitegiak orain horren inguruko erabakia hartu beharko du. Barinagarrementeriak esan duenez, "ia ziurra da" gazteak ez direla kartzelara joango, horretarako baldintzak bete egiten baitituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu