Consuelo Ordoñez Gregorio Ordoñezen arreba Balentin Lasarte presoarekin bildu zen ostiralean, eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak Consuelo Ordoñezi aurpegiratu dio bilera hori Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza kritikatzeko baliatu izana, presoen birgizarteratze plana kritikatzeko erabili izana.
Halako bilerak «diskrezioz» egin behar direla esan dio: «Ez diot sekretuan, baina ezta zirku mediatikoa antolatuta ere». Biktimek ezin dutela politika baldintzatu ere esan du Aresek: «Beti izan behar dute gure babesa, baina ezin dute politika zuzendu».
Birgizarteratze plana kritikatu izana leporatu dio Aresek Ordoñezi
«Biktimek beti izan behar dute gure babesa, baina ezin dute politika zuzendu», ohartarazi du Herrizaingo sailburuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu