Francebleu irratiak jakinarazi duenez, luizia arratsaldean gertatu da. 31 urteko emakume bat hil egin da. Bikote bat eta haur bat zauritu dira erori den harriarengatik. Autoritateen arabera, egunotako eguraldi beroaren eta barda izandako ekaitzaren ondorio bat izan daiteke. Kakuetako arroilako ibilibidea trabatu du luiziak, eta ibiltari zenbait kokatuak dituzte.
Milaka eta milaka bisitari hartzen dituen gunea da Kakueta. Gertatutakoa ikusirik, gunea hestea erabaki dute zenbait eragilek.