Bisoi europarra berriro agertu da Gasteizko Salburuko eta Zadorra ibaiko hezeguneen inguruan. Udalak adierazi duenez, hiriburua inguratzen duen Eraztun Berdean fauna aztertzen duten kamerek eme bat grabatu dute, aurten jaiotako hiru kumerekin. Egun, bisoi europarra da espezierik mehatxatuena munduko haragijale txikien artean, eta, ondorioz, «galtzeko arrisku kritikoan dagoen espezie» moduan katalogatu dute Espainian.
Bisoi europarrarentzako arrisku nagusia, berriz, bisoi amerikarrarekin duen lehia da espezie europarra desplazatzen duen espezie exotiko basati bat da. 2016an, espezie amerikarra desagerraraztea lortu zen, hainbat urtez Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak Europako LIFE Lutreola Spain proiektuari esker gauzatu zituzten ekintzen bidez.
Ordutik aurrera, baldintza egokiak sortu ziren garai batean Salburuan eta Zadorra ibaian ugaria zen bisoi europarraren populazioa leheneratzen saiatzeko.
Bisoi europarra berriz ugaritzen hasi da Gasteizen
Eme bat topatu dute Zadorrako hezeguneetan, hiru kumerekin. Galtzeko arriskuan dago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu