Irudia. Baiona

BIZI TALDEA, KEXU SOCIETE GENERALEN

2014ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ingurumenaren alde dihardu Bizi taldeak, eta, xede horri lotuta, protesta egin zuten atzo taldeko hainbat kidek Baionan, Societe Generale bankuaren egoitzan; sartu, eta okupatu egin zuten ordu batzuetan. Izan ere, banku horrek harremana du Australiako meategi handi baten egitasmoarekin —Alpha Coal deitua—, eta kutsadura handia eragiten duela diote. Xede horretatik ateratzeko eskatzen ari dira. Gainerakoan, protestak egiten jarraitzeko asmoa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.