Etxebizitza

Bizigune bidez egindako alokairuetan gehienez ere 450 euroko errenta jaso ahal izango dute jabeek

Alokairura zuzendutako programa berriro arautu du Eusko Jaurlaritzak, eta errentak "egungo merkatura" egokitzeko ahalegina egin du. Etxebizitza Plan berria onartu dute, 2016ra bitarteko asmoak dituena; alokairua sustatzea du helburu.

arantxa iraola
2013ko abenduaren 23a
17:09
Entzun

Eusko Jaurlaritzak, etxebizitza politikan aldaketak eginda, aurre egin nahi die egungo hainbat premiari. Etxebizitza Plan berriak 460 milioi euroko aurrekontua du, eta laurdena bideratuko dute alokairua sustatzera. Planaren bidez 8.000 etxebizitza berri egingo dira, eta ia erdiak –3.950, hain zuzen ere– alokairura zuzenduko dira.

Horrez gain, alokairura bideratu nahi dira, Bizigune programaren bidez, egun hutsik dauden 8.080 etxebizitza. Etxe zaharren errehabilitazioari ere erreparatuko diote, eta horren bidez 2.950 etxebizitza berri eskuratu nahi ditu Jaurlaritzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.