politika

Bizkaiko EBko koordinatzailea hilda aurkitu dute

Ezker Batuaren Durangoko egoitzan topatu dute hilik Jose Luis Zubillaga.

2011ko ekainaren 23a
17:02
Entzun 00:00:0000:00:00

Jose Luis Zubillaga Bizkaiko Ezker Batuko (EB) koordinatzailea hilda aurkitu dute Durangon, koalizioaren egoitzan. Atzo arratsaldean topatu zuten hilik, Ezker Batuak gaur jakinarazi duenez.

52 urte zituen Zubillagak eta 2009tik zen EBren koordinatzailea herrialdean. Ezker Batuaren zuzendaritzako kidea ere bazen, baita EAEko CCOOko partaidea ere. 

"Politikari nekaezina zen", esan du Cayo Lara IUko koordinatzaile nagusiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.