Landaketa Igorren zegoen, Durango aldean. Bertan poliziak 150 kilo konfiskatu zituen. Barriusok gaur goizean egindako prentsaurrean adierazi duenez Bularreko Minbiziaren elkartekoekin akordio batetara heldu ziren. “ Lokal bat uzten ziguten eta gaixoei kalamuaren erabilera terapeutikoari buruz informazioa ematen genien”. Barriusok azaldu du zerbitzu hura gelditu egin zela auziarekin. Gainera Pannagh elkarteko presidenteak gogoarazi duenez operazioaren ondorioz landare asko galdu zituzten “eta pena izan da”.Hala ere, “sententzia gure aldekoa izan da eta legalizaziorako bide berriak zabaltzen ari dira”, gaineratu du Barriusok.
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak landatutako kalamua “guztien kontsumorako” dela eta elkarteak legez osatua dagoela adierazi du. Gainera erabakiak dio elkarteko kide ez direnei kalamua landatutako lekuan sartzea debekatzen zaiela eta landaketarekin ez dela irabazirik bilatzen. Horregatik guztiagatik, auzia artxibatu du epaitegiak.
DROGA KONTSUMOA