Bizkaiko zahar etxeetako langileek 52. greba eguna egin zuten atzo, ELA sindikatuak deituta; eta hamahiru eguneko zikloa itxi zuten horrela. Ohar bidez kritikatu dutenez, aldundiak eta sektoreko patronalek ez dute proposamenik egin lan baldintzak hobetzeko. Horregatik, greba luzatzea erabaki dute: maiatzaren 10etik 25era.
Langileek argi utzi dute borrokan jarraituko dutela hitzarmenean oinarrizko gaiak bermatu arte: besteak beste, lehen egunetik langileak ordezkatzea eta 60 urtetik gorakoei lanaldia murriztea. Esan dute «pribatizatu gabeko» zaintza eremuko lankideekin parekatzeko «benetako urratsak» egin ahal izango direla horrela.
Bizkaiko zahar etxeetan greban jarraituko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu