Bizkartzainen babesa izateari uko egin diote PSEko legebiltzarkideek

ETAk jardun armatua utzi duela iragarri zuenean babesa kentzeko hasitako prozesua amaitu dute

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Herrizaingo Sailak ezarri dizkien bizkartzainei uko egitea erabaki dute PSE-EEko legebiltzarkideek. Alderdi Sozialistako ordezkari guztiek utziko dituzte bizkartzainen zerbitzuak, «arrazoi bereziren bat» dela medio zaintzari eustea erabaki duten gutxiek izan ezik.

PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean dituen 25 ordezkariek jakinarazi dutenez, horietako gehienek duela hamar urtetik baino gehiagotik dute babesa, eta zerbitzua pixkanaka uzten hasi dira. Legebiltzarkideek beraiek ohar bidez azaldu dute horietako bakoitzak duen «pertzepzio pertsonala» oinarri hartuta hasi direla neurria betetzen, batez ere ETAk jardun armatua bertan behera utzi duela iragarri zuenetik.

«Orain, mehatxu terroristaren desagertzea egonkortzen ari dela dirudienean, prozesua [bizkartzainak uztekoa] amaitu eginda», jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.