Boliviako bizipenak bidaia kroniken irabazle

Agurtzane Belaunzaranen ‘Pachamamaren seme-alabak’ lanak irabazi du 2009ko BERRIAko Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketako.

2010eko urtarrilaren 12a
08:53
Entzun
2009ko BERRIAko Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketako Agurtzane Belaunzaranek irabazi du, Pachamamaren seme-alabak lanarekin. Bolivian bidaiatuz bizitakoak bildu ditu. Atzo jaso zuen saria, Felipe Uriarte Mendiak eta herriak elkarteko arduradunaren eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariaren eskutik. Saria Alpeetako goi mendiko zeharkaldia da, Mendiak eta herriak mendi elkarteak eskainita.

Bere irakasle ohi bati bidalitako e-mailetan du oinarria Pachamamaren seme-alabak kronikak, eta

Boliviak bereziki hunkitu zuela aitortu du.

Eskarmentu handiko bidaiaria da Belaunzaran, eta hurrengo bidaian pentsatzen hasia da dagoeneko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.